XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak bere burua aukeratu du gizonaren itxuran.

Barthek ez du ukatzen gaitzespenik dagoenik Jainkoaren aldetik, bainan gaitzespen honen gaia Jainkoa bera da.

Hau da: benetan gaitzetsia izan den gizon bakarra Jainkoaren semea bera izan da.

Horregatik ez dago gehiago gizonarentzat gaitzespen posibilidaderik.

Jainkoaren predestinazioan sinesteak zera dio: gizonaren ez-gaitzespenean sinestea, gizonaren gaitzespenean sinesmenik eza.

Sinesmena da posibilidade bakarra, ez-sinesmena ezinezkoa da.

Bat bakarra, Jesukristo, gaitzetsia izan denez geroztik askorentzat (gizonentzat) ez dago gaitzespen posibilidaderik (10) Horrela bekatuaren posibilidadearen problema sortzen da Barthen teologian: Barthentzat bekatua ez da posibilidade bat, metafisikoki ezinezkoa dena aukeratzea baizik. Zenbateraino da posible ezinezkoa aukeratzea?.

Paradojak ala kontraesanak?

Barthek bere hasierako ezetza beietzean aldatu du.

Bainan bere hasierako ideia eta postura asko ez du aldatu.

Hasieran kondaira ta kultura gaitzesten bazituen, Jainkoaren jainkotasunaren izenean noski, gero onartzen ditu, Jainkoaren jainkotasunaren izenean noski, orain ere.

Bainan berengan izan dezaketen errealidade guztia kendurik onartzen ditu.

Benetan dena, benetan gertatzen den gauza bakarra zera bait da: Hirutasun donea, ta Hirutasun barruko bilakatzea.

Gainontzeko guztia, gizon-kondaira-kultura, Hirutasun barruko gertatzearen itzal bat besterik ez da, alegia bat, ispilu bat.

Horrela Barthek bere teologiaren bigarren aldian Jainkoaren gizonarekiko itunkide izatea aurkitu badu ere, azkenean guztia Jainkoaren zeruetako ta betiko bakarrizketa batean bukatzen da.